Hemen zaude

AHOZKOA LANTZEKO IKASTAROAK

Azterketa idatzia gainditu duzu eta ahozko adierazpenerako trebetasunak indartu behar dituzu? Ikastaro horiek zuretzat dira.

B1, B2 eta C1 mailak

BI ASTEKO IKASTAROAK

Astelehenetik ostiralera, 8 eskola ordu egunero.

 
DatakEgunakPrezioak: pentsio osoanPrezioak: pentsio erdian
Ekainaren 16tik 27ra10440,00 €375,00 €
Ekainaren 23tik uztailaren 4ra10440,00 €375,00 €

 Izena emateko epea: Plazak agortu arte

EMAN IZENA

ORDUTEGIA

Gosaria: 8:00
Goizeko eskolak: 8:30-14:00
Bazkaria: 14:00
Arratsaldeko eskolak: 15:00-18:00
Kanpo ekintzak: 18:15-20:30
Afaria: 21:00
Mahai jokoak eta filmak: 21:30
Isiltasuna: 24:00
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan

MATRIKULA EGITEKO AUKERAK

Egonaldiari dagokionez, aukera bi dituzte ikasleek:

  1. Barne gelditzea - pentsio osokoak: eskolak eta egonaldia pentsio osoan (gosaria, bazkaria, afaria).
  2. Etxera joan lo egitera - pentsio erdia: eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.

Zornotzako Barnetegian matrikulatzeko ikasleen gutxieneko adina 16 urtekoa da (matrikulatzeko unean beteta, edota matrikulazioa gauzatzen den urte naturalean betetzekoa).

Matrikula egin nahi duzu euskara ikastaroan?

Matrikula egiteko, deitu (946 308 304), idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus) edo formularioa bete.
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.

Kutxabank: ES80 2095 0023 59 2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa