Hemen zaude

Zornotzako Barnetegia 2022

Non ikasi euskera? Zornotzako Barnetegian!

Uda erdira iritsi gara, eta ez gara gelditu! Etxepareko zuzendari Irene Larraza izan dugu bisitan, hobeto ezagutu nahi baitzituen munduko herri guztietatik barnetegira datozen ikasleak  Etxepare Institutuaren eta Aurten Bai Fundazioaren bekari esker. Aurten Frantzia, Alemania, Polonia, Finlandia, Txekia, Errusia, Mexiko, Argentina, Uruguaitik etorri dira... Hemen ikus ditzakezu haien testigantzetako batzuk.

Etxepare Institutua bekadunak

Gernikara, Elorriora, Durangora, Bilbora joan gara... eta Zornotzako eta inguruetako leku guztiak ezagutu ditugu, Boroara eta Etxanora igo gara, gaztandegira. Baita Uxarte sagardotegira ere, sagardoa nola egiten den ikusteko...
A, eta Añanan gatza nola ateratzen den ere badakigu. Esperientzia ahaztezina.

Non ikasi euskera? Zornotzako Barnetegian!

 

Jon Fresok, Ken Zazpiko bateria joleak, eskola magistrala eman digu, eta, nola ez, txalaparta jotzen eta euskal dantzak dantzatzen ikasi dugu (eta ez hori bakarrik!)

Ez ditzagun ahaztu kanoak, hondartza, igerilekua, ping-pong txapelketetak, karaoke-saioak, filmak... Ezinezkoa dirudi egunak 24 ordu besterik ez izatea.

Non ikasi euskera? Zornotzako Barnetegian!

Zuk ere datorren ikastaroan parte hartu ahal duzu

Datorren ikastaroan izena emango duzu? Gurekin euskara konturatu gabe ikasiko duzu! Zatoz!...