Hemen zaude

2023ko uztailaren 3a

Frantziako Tourreko 3. etapa - Amorebieta-Etxano

2023ko uztailaren 3a

Uztailaren 3an hasiko dira eskolak Zornotzako Barnetegian, goizeko 8: 30ean.

Gomendio orokorrak:

• Zornotzako Barnetegira garaiz joatea.

• Norberaren ibilgailuan iritsiz gero:

• BOROAN irteera duen A8 autobidea erabiltzea (100. irteera). Biribilgunean Amorebieta-Etxanorako norabidea hartu eta herrira sartu.

• Bidaia partekatzea, ahalik eta pertsona gehien ibilgailu berean mugituz.

GARRAIO PRIBATUA-Norberaren ibilgailua

Amorebieta-Etxanoko Udalak Barnetegiko aparkalekua jarri du herriko ohiko aparkalekuetara sartu ezin diren herritarrentzat. Horregatik, aparkaleku horretan tokirik ez badago, eta behin-behinean, ibilgailua aparkatu behar duten barnetegiko ikasleak eta langileak (inoiz ez laguntzaileak) barnetegiaren barruko instalazioetara sartu ahal izango dira egun horretan bakarrik.

Galdakaotik (N-624) eta Lemoatik (BI-635) Amorebieta-Etxanorako sarrerak uneoro egongo dira prestatuta, eta barnetegira sartzeko aukera izango da.

Herrigunera puntu horietatik sartzen diren ibilgailuek seinaleen bidezko informazioa izango dute, eta gune osoan udaltzainek eta gaitutako langileek zuzenduko dute trafikoa.

10: 00etatik 13: 15era, TOURraren ibilbidea igarotzeko bideak itxiko dira (Jauregizar auzoko irteera, San Migel kaletik igaro, Carmen kalera biratu, N635 errepidean sartu eta N-634rako irteera hartu, Durangorako noranzkoan).

Zornotzatik irteteko ordua: 11: 00k

GARRAIO PUBLIKOA

Bizkaibus: ohiko zerbitzua 09: 00ak arte eta mugatua 09: 00etatik 14: 00etara

Euskotren-zerbitzua indartu egingo da.

TRAFIKOEN ERAGOZPENAK