ETXEPARE Euskal Institutuaren eta Aurten Bai Fundazioaren arteko lankidetzari esker, aurten ere, 30 bat ikasle etorri dira Zornotzako Barnetegira, erdiak uztailean, bigarren hamabostaldian, eta besteak abuztuaren 1ean, abuztuko lehenengo hamabostaldikora. Gainera, uztailean beste 8 ikasle aritu izan dira euren etxeetatik ikastaro telematiko batean. Lehen, udan Ipar hemisforioko ikasleak etortzen ziren, eta neguan Hego hemisferiokoak, baina aurten udan ere etorri zaizkigu Hego hemisforiokoak. Etorri diren ikasleak eta modu telematikoan aritu direnak, beraz, hainbat herrialdeetakoak izan dira: Polonia, Italia, Alemania, Ameriketako Estatu Batuak, Argentina, Uruguay, Mexiko, Japonia, ...
Ikasleek, beraz, aukeran izan dute Zornotzako Barnetegira etortzea edo ikastaro telematikoan aritzea, eta aukera biak ondo baloratu eta oso gustura hartu dituzte, nahiz eta modu telematikoan aritzeko, mundua dauden ordutegi-erabilerak direla-eta, ikasle batzuek goizeko 6:00etan eskolan egon behar izan duten. Bestalde, aipatzekoa da euren iritziz euskara ez dela beste edozein hizkuntza baino zailagoa eta badakite zertaz ari diren, askok hizkuntza batzuk dakizkitelako. Hori bai, euskararekiko harremanaz galdetuz gero, harreman ona dutela aitortzen dute eta euskara oso trena baliogarritzat jotzen dute Euskal Herria eta euskal kultura hobeto ezagutzeko.
Horrela, ikasle hauek aurreko urteetan gurean egondakoek bezala jarraituko dute euskara eta euskal kultura munduan zabaltzen eta, euskara ikasteko, euskara ikasteko nahiak zenbateko eragina duen guztioi erakusten.