Neguko euskara ikastaroak barnetegian 2023 - 2024
Neguko ikastaroak urritik ekainera bitartekoak dira. Ikastaro hauen iraupena hilabetekoa izaten da gutxi gorabehera, eta guztira urtean 8 edo 9 ikastaro egoten dira.
INFORMAZIO GARRANTZITSUA!
Datorren ikasturterako, neguko ikastaroetan, hau da 2023ko urritik- 2024ko ekainara arteko matrikuletan martxan daukagun deskontua:
Bi ikasle batera matrikulatzen badira %25eko deskontua aplikatuko zaio ikasle bakoitzari. Gauzak lagunekin egitea beti errazagoa da! :)
Ikastaro hauek astelehen ostiral bitartekoak izaten dira eta ordutegia ondorengoa da (asteburuetan ez dago eskolarik).
Neguko ordutegia (apiriletik aurrera) |
ASTELEHENETIK-OSTEGUNERA: |
Gosaria: 8:30-9:00 |
Goizeko eskolak: 9:00-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
Bazkaria: 14:00 |
Arratsaldeko eskolak: 15:30-17:30 |
Kanpo ekintzak: 18:00-20:00 |
Afaria: 20:30 |
Mahai jokoak eta filmak: 21:00 |
Isiltasuna: 24:00 |
OSTIRALETAN: |
Gosaria: 9:00 - 9:30 |
Goizeko eskolak: 9:30-14:00 (atsedenaldia 11:30-12:00) |
Bazkaria: 14:00 |
ostiraletan arratsaldetan ez dago eskolarik |
Idazkaritza: Zabalik 24 orduan |
Egonaldiari dagokionez, aukera bi dute ikasleek:
- Barne gelditzea (guretzat pentsio osokoak), eskolak eta egonaldia pentsio osoan.
- Etxera joan lo egitera (guretzat pentsio erdia), eskolak eta bazkaria. Kanpo-ekitzetan esku hartzea dute.
Zornotzako Barnetegira etortzeko baldintza bakarra: gutxieneko adina 16 urte 2024an.
Neguko ikastaroen egutegia 2023 - 2024
Deskargatu Neguko ikastaroak 2023-2024
Ikastaroa | Egunak | Orduak | Prezioak: pentsio osoan | Prezioak: pentsio erdian |
Urriaren 2tik 27ra (12a jai eguna 13an eskolarik ez) | 18 | 108 | 581,00 € | 485,00 € |
Urriaren 30etik azaroaren 24ra | 20 | 120 | 645,00 € | 539,00 € |
Azaroaren 27tik abenduaren 15era (6 eta 7 eskola egunak) | 14 | 84 | 452,00 € | 377,00 € |
Urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra | 20 | 120 | 645,00 € | 539,00 € |
Otsailaren 5etik martxoaren 1era | 20 | 120 | 645,00 € | 539,00 € |
Martxoaren 4tik 27ra | 18 | 108 | 581,00 € | 485,00 € |
Apirilaren 8tik 30era | 17 | 102 | 549,00 € | 458,00 € |
Maiatzaren 2tik 31ra | 22 | 132 | 678,00 € | 566,00 € |
Ekainaren 3tik 28ra | 20 | 120 | 645,00 € | 539,00 € |
Garesti? Merkeagotu!
Garesti? Merkeagotu dezagun! Ikusi DIRULAGUNTZAK.
Matrikula egin nahi duzu euskara ikastaroan?
Matrikula egiteko, deitu (946308304) edo idatzi email bat (info@zornotzakobarnetegia.eus).
Egingo duzun ikastarorako izen-ematea telefonoz edo emailez konfirmatu ondoren, Barnetegira etorri aurretik (ikastaroa hasi baino lehenago) matrikularen diru-kopurua banku-transferentzia bidez ordaindu behar duzu, kontzeptuan ikaslearen izen-abizenak adierazita.
Kutxabank : ES80/2095/0023/59/2023013535
Titularra: Aurten Bai Fundazioa