Hemen zaude

2024/04/29

HABEREN AZTERKETA EGITEKO GOMENDIOAK: IDAZLANA

HABEREN AZTERKETA EGITEKO GOMENDIOAK

Azterketa garaia heldu da! 

Maiatzaren 2an, 3an, eta 4an idazlana egin beharko dugu B1, B2, C1 eta C2 mailetakook. Badakigu urduritasuna egunaren faktore garrantzitsua izango dela, horregatik, gure gomendioak emango dizkizuegu eguna errazteko. 

Lehenengo eta behin, zer eraman behar dut azterketara?

Gehiago irakurri
2024/02/21

16 eta 18 urte bitartekoa bazara? Irakurri:

16 eta 18 urte bitartekoa bazara eta C1 prestatu nahi baduzu?

16 eta 18 urte bitartekoa bazara, zure hasierako euskara maila C1B2 bada, eta C1 prestatu nahi baduzu, aukera berezia dugu zuretzat 2024an.

 2024an Zornotzako Barnetegian izena emateak merke aterako zaizu. Adibidez, ahozkoa prestatzeko bi asteko ikastaroan: pentsio osoan bada, 142,80 euro; eta pentsio erdian bada, 78,80 euro!

 20 euro baino ez dira klaseetarako, gainontzekoa mantenurako da.

Gehiago irakurri
2024/02/15

2024ko deialdi irekia

2024ko deialdi irekia

Badatoz!!
Azterketak badatoz!!
Deialdi irekiak bi azterketaldi izango ditu 2024 urtean: lehenengoa udaberrian eta bigarrena udazkenean., horregatik, hemen argitatzen ditugu ikasleok jakin beharreko data guztiak. Bertan, matrikulazio-epea, azterketen egunak eta gehiago aurki ditzakezue. Adi egon! 

Gehiago irakurri
2024/01/18

Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren adituen batzordearen bilera

2024ko urtarrilaren 18an, Iruñako Nafarroako Jauregian, Espainiako Erresumak aurkeztutako seigarren ebaluazio-zikloaren (2017-2021) betetze-mailari buruzko txostena aztertzeko Estatura etorri den Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren adituen batzordearen bilera egin da.

Gehiago irakurri
2023/12/14

Zorionak eta Urte Berri On!

Urteak joan eta urteak etorri,
batzuk eraman eta beste batzuk ekarri.
Doanari zein datorrenari,
MILA-MILA ESKER guztioi!!!

Gehiago irakurri
2023/11/25

azaroaren 25a

Zergatik da garrantzitsua azaroaren 25a?

Zornotzako Barnetegiak Indarkeria matxistaren aurkako eguna aldarrikatu nahi du. Bertako ikasle eta irakasleok gure mezuak plazaratu nahi ditugu eraildako eta zapaldutako emakumeen alde.

Gizarteak pairatzen duen errealitatea da eta, horregatik, gure ahotsa eman nahi diegu sufritzen duten emakumeei.

Barnetegian indarkeria matxistari planto!

Gehiago irakurri
2023/09/13

Euskara ikastea bide gero eta errazagoa

Zornotzako Barnetegiak Gasteizko ekitaldian parte hartu zue

Euskara ikastea bide gero eta errazagoa leloa hartuta abiatu du ikasturtea HABEk

Gehiago irakurri
2023/09/04

HABEren bigarren deialdia

HABE daialdiak

Badatoz!!
Azterketak badatoz!!
Aurtengo HABEren bigarren deialdia martxan dago, horregatik, hemen argitatzen ditugu ikasleok jakin beharreko data guztiak. Bertan, matrikulazio-epea, azterketen egunak eta gehiago aurki ditzakezue. Adi egon! 

Gehiago irakurri
2023/08/04

Euskara ikasleak munduan

Etxepare Institutua eta Aurten Bai

ETXEPARE Euskal Institutuaren eta Aurten Bai Fundazioaren arteko lankidetzari esker, aurten ere, 30 bat  ikasle etorri dira Zornotzako Barnetegira, erdiak uztailean, bigarren hamabostaldian, eta besteak abuztuaren 1ean, abuztuko lehenengo hamabostaldikora. Gainera, uztailean beste 8 ikasle aritu izan dira euren etxeetatik ikastaro telematiko batean. Lehen, udan Ipar hemisforioko ikasleak etortzen ziren, eta neguan Hego hemisferiokoak, baina aurten udan ere etorri zaizkigu Hego hemisforiokoak.

Gehiago irakurri

Orriak