Idazlan hauek Zornotzako Barnetegiko ikasleek (edota irakasleek) sortuak dira. Ortografia eta gramatika akatsak zuzendu ditugun arren, estilo eta formari dagozkionak bere horretan utzi ditugu, ikasleen mailak berezkoak dituelako. Hori esanda, argi gera dadila idazlan hauek guztiek dagokien hizuntza eskakizuneko gutxienekoa betetzen dutela; hau da, dagokien mailarako gai direla.
Gaia: Istripu larria auzoan
Maila: B2
Egitekoa
Ikaslearen idazlana:
Presidente hori:
Eskerrik asko nirekin harremanetan jartzeagatik, pozten naiz auzo-elkarteko presidentea auzoan gertatzen diren asuntoen jakinaren gainean dagoelako, eta gustura kontatuko dizut ikusi nuen guztia. Dena den, ez da asko izango, istripua gertatu zenean nire senarra eta biok etxetik irten berri ginenez ez genuelako dena ikusi.
Beraz, ikusi genuena zera da: ondoan dagoen parkean ume txiki bat jolasten zebilen eta, bat-batean, errepidera sartu zen, hor zegoen pilota bat berreskuratzera. Hori dela eta, kalea pasatu zuen, eta autoak mutikoa harrapatu eta konorte gabe utzi zuen, errepidean etzanda. Zaila egiten zait esatea nor izan zen erruduna. Alde batetik, umea bidera atera zen korrika eta presaka. Beste aldetik, ez nago ziur, esango nuke kotxeak ez zuela abiadura-muga zaindu.
Erruduna edozein dela ere, argi eta garbi daukat gure auzoan arazo larriak daudela, zeren eta trafikoa gero eta handiagoa da eta kotxez beteta daude kaleak. Horregatik, hain zuzen ere, hainbat istripu ikusten dugu azken bolada honetan. Egoera guztiz jasanezina bihurtu da, bereziki ume txikientzat eta adineko pertsonentzat, gure kaletik pasatzea ezinezkoa delako. Nire proposamenak kotxeak herritik kanpora ateratzea edota abiadura muga zorrotzak jartzea izango lirateke, besteak beste.
Hala ere, irtenbidea bilatzea ez dut erraz ikusten, horregatik, zure esku utzi nahi dut alkateari zer esan erabakitzea eta ziur nago bion artean aurkituko duzuela soluzioren bat. Esan gabe doa zuek hartuko dituzuen neurriak onartuko ditugula.
Begirunez,