Usted está aquí

 

ETXEPARE INSTITUTUAK eta ZORNOTZAKO BARNETEGIAK sinatutako akordio bati esker, uda honetan Zornotzako Barnetegian 20 bat ikasle atzerritar izango ditugu gurekin. Ikasleok leku desberdinetako unibertsitateetatik datoz: AEB, Britainia Handia, Errusia, Italia, Frantzia, Alemania, Irlanda, Hungaria, Polonia, Txekiar Errepublika, …

Etxepare Institutuak du euskara-irakurlegoen ardura. Irakurlegoak herri bateko hizkuntza eta kultura irakasteko dira, baina beste herrialde batzuetako unibertsitateetan, euskararen kasuan Euskal Herritik kanporako unibertsitateetan. Eta Etxepare institutuak lan handia egin du euskaren presentzia hemendik kanporako unibertsitate askotan bermatzeko.

Zornotzako Barnetegiak, Etxepare institutuak egindako ahaleginaren jakitun, lagundu nahi izan dio ahalegin horretan; horregatik, erakunde bien arteko akordio sinatu zuten, euskara euskal herriko mugetatik haratago zabaltzeko eta, gainera, unibertsitate giroan, horrek ez bakarrik euskararen ezagutza, euskararekiko interesa ere ekarriko duelakoan, eta, interes horrekin batera, euskararen gaineko ikerketa lanak ere etor daitezkeelakoan.

Argazkian: Etxepare eta Barnetegiko arduradunak udako lehen ikastaroko ikasleekin batera