Usted está aquí

Konturatu orduko, Aste Santua! Badakizu zein liburu irakurriko duzun oporretan? Hona hemen proposamen batzuk mailaka.

1.maila

B1 mailako ikaslea bazara, gaurko honetan Jasone Osororen <em>Bi marra arrosa</em> liburua gomendatzen dizugu.

Haurdunaldiak eragiten dituen aldaketak azaltzen dira liburuan zehar. Sentimendu-aldaketa, aldarte-aldaketa, harreman-aldaketa…

Izenburua ikusita, amei edota emakumeei zuzendutako liburua dela pentsatzeko joera dago, baina ez da horrela. Edonork irakurtzeko idatzitako kronika da; are gehiago, edonor jartzen du erditzerako bidean.

2.maila

B2 mailan bazabiltza, eutsi zuretzako proposamena: Patxi Zubizarretaren Eztia eta ozpina.

Harremanak, errepresioa, amodioa, zailtasunak, mugak… Europara heldutako Marokoko gazte baten eskutik izango dugu horien berri.

Irakurlea harrapatzeko moduko istorioa dugu Zubizarretarena; formaz, erraza; edukiz, ordea, eragin handikoa.

3.maila

Zurea C1 maila bada, zuk Zu irakurri behar duzu, Anjel Lertxundiren azken eleberria.

Hurbileko batek minbizia pairatzen duenean norberarengan sortzen diren beldurrak, sentitzen diren minak, izaten diren zalantza moralak, egiten diren hausnarketak…

Hizkuntza jasoa; betiko moduan, ondo baino hobeto erabilita. Lan honetan, ordea, Lertxundi idazlea ikusteaz gain, Lertxundi senarra ere ikusi ahal dugu.