Gehienok dakizuenez, aurreko larunbatean Igerron I. topaketa izan zen Bilbon, eta Zornotzako Barnetegiak eskerrak eman nahi dizkie @Igerrak-ei. Instagrameko euskal komunitatea osatzen dugun batzuk elkartu ginen Euskararen Etxean eta, bertan, elkar ezagutzeko aukera izan genuen. Oso esperientzia polita!
Lehenengo eta behin, bisita gidatua izan genuen Euskararen Etxean. Portzierto! Aprobetxatu nahi dugu esateko OSO ONDO dagoela eta, bide batez, animatzen zaituztegu joatera. Benetan merezi du!
Etxea ikusita, hain euskaldun onak izanda, baietz asmatu zer egin genuen!!! Ba bai!!! Hamaiketakoa hartu! Besteak beste La Gilda del Norte-ko gildak jan eta La Salve Bilbao-ko garagardoak edan genituen! Gozo! Eta, bitartean, Loraldia dela_eta Instagramen antolatutako lehiaketaren argazki irabazleak batzen dituen erakusketa ikusteko aukera ere izan genuen. Beste aitzakia bat Euskararen Etxera joateko.
Hurrengo geltokia Kubrick tabernan egin genuen; horixe izan zen gure jateko tokia, eta hantxe ere ezin gusturago egon ginen.
Ezin dugu esan barik utzi, baina, egun osoa eman genuela argazkiak egiten; izan ere, hain gozo egonda, guztiok nahi genituen irabazi gilda zein garagardo batzuk. A zer nolako poza guk hartu genuena sarituak ginela jakitean! Oraindik gabiltza adurra dariola: gilda eta garagardoa; ba al dago nahasketa hoberik? Hementxe duzue gure argazkietako batzuk, ea zuoi zer iruditzen zaizkizuen.
Guretzako eguna han bukatu bazen ere, gainontzekoek itsasadarretik egin zuten bisita arkitektoniko gidatua, eta hamaika argazki eder egin zuten.
@Igerrak: ESKERRIK ASKO hain egun berezia oparitzeagatik, zein egiten duzuen lanagatik; eta gainontzekoei ere gauzatxo bat: oraindik @Igerrak ezaguzten ez badituzue, gaur horretarako egun aproposa izan daiteke. JARRAI DEZAGUN INSTAGRAM EUSKARAZ BETETZEN!
Comentarios
Añadir nuevo comentario