Usted está aquí

Bukatu da Loradia, Euskal Kultura Gaur Geroan instagrameko lehiaketa, eta Zornotzako Barnetegiak lerrokada batzuk eskaini nahi dizkio blogean; izan ere, oso ekimen polita izan da eta, gure ustez, lortu den emaitza ahalik eta gehien zabaldu behar da.

Duela hilabete luzea hasi zen kontua eta, harrezkero, 1100 argazki erakutsi ditugu parte-hartzaileok. Gai orokorra Euskal Kultura izan bada ere, hauek izan dira, zehatzago, jorratutako azpigaiak edota erabilitako traolak:

Animatu eta ikusi, merezi du_eta!

Traola bakoitzeko 10 irabazle dira, beraz, 50 argazkik osatuko dute Euskararen Etxean ekinaren 8an inauguratu eta irailaren 13ra arte luzatuko den erakusketa! ZORIONAK irabazle guztioi! Esan behar dugu gure irudi bat ere izango dela erakusketaren parte, hain zuzen ere, gorago ikusi duzuena; ohorea, benetan!

Amaitu orduko, ESKERRIK ASKO!! Alde batetik, Azkue Fundazioari eta Igerrak komunitateari, egin duzuen lanagatik; itzela izan da. Eta, beste aldetik, parte hartu duzuen guztioi, argazki ikaragarriak partekatu dituzuelako.

Hurrengora arte!