Abenduaren 3a dator, hau da, Euskararen Eguna, eta Elhuyar Hiztegiak zein Forvoren webguneek #esanHitza erronka jarri dute mahai gainean: BAIETZ ORDURAKO 20.000 HITZEN AHOSKERA LORTU SAREAN!!
Dakizuenez, Elhuyar on-line hiztegiek hitzak entzuteko aukera ematen digute. Horixe da azken bertsioak eskatzen digun gauza interesgarrienetariko bat; batez ere, ikasten dabiltzanentzat. Hitz guztiak, baina, ez daude oraindik eskuragarri, beraz, hortxe dugu konpromisoa. Ez al dugu hitz bana grabatuko?? Erraza baino errazagoa da!!
Bi modu ezberdin daukagu parte hartzeko, eta antolatzaileek, lana erraztu nahian, tutorial pare bat prestatu digute:
- Kontsulta egitean ahoskatu gabeko hitza topatzen badugu:
http://youtu.be/lnRF5lR3MrA
- Ahoskatu gabeko hitzen zerrendara jo nahi badugu:
http://youtu.be/OPxTA7Syx_A
Eta horixe da egin beharreko guztia. Erraza, ezta? Ea, ba!” Euskara sarean entzun dadin, #esanHitza!!