Usted está aquí

Donostia 2016 dela-eta, Goethe Institut euskarari buruzko dokumentala ari da egiten, eta horretarako amak eta euren seme-alaba euskaldunak behar ditu.

Baina zein da, zehatz-mehatz, behar duten profila? Bada, euskaraz ez dakien edota euskalduntze prozesuan dabilen 30 eta 55 urte bitarteko ama; emakume horren umea, ordea, euskalduna izan behar da.

Eta zein da dokumentalaren helburua? Zoritxarrez, badira aipatutako adineko hainbat ama euskaraz txikitatik ez dakitenak; hala ere, zorionez, horien ume gehienak euskaldunak dira. Nolabait esatearren, eta oso gainetik azalduta, zera erakutsi nahi dute: belaunaldi batetik bestera dagoen aldea.

Eta noiz grabatuko da? Martxoaren lehenengo astean hasiko dira grabatzen, betiere, parte-hartzaileekin, aurretik, ordua adostuta.
Egitasmo polita da, eta gainera, parte-hartzaileei diruz ordainduko zaie, beraz, sos batzuk irabazteko aitzakia ederra ere bada; ezta?

Eta, gure aldetik, besterik ez! Informazio gehigarririk ez daukagu, baina badakigu non galdetu ahal duzuen. Hona hemen harremanetarako datuak:
fanikonstantinou@gmail.com
+34674252833

Badakizu, interesatzen bazaizu, anima zaitez; eta interesatuta egon ahal den baten bat ezagutzen baduzu, anima ezazu!