Usted está aquí

#27hizki27argazki, eman zure berbak!

Ez al da interesgarria bezain polita euskal 27 hizkiak irudikatzea? Bada hori da, hain zuzen ere, @Dabidnet-ek #27hizki27argazki proiektuan egingo duena; baina horretarako gure laguntza behar du. Horrek esan nahi du geuk ere badugula parte-hartzea; lagunduko diogu, ezta?

Egitasmoa hilabete barru hasiko da; prestaketa, ordea, martxan dago jada. Izan ere, argazkiak egiten hasi aurretik, Dabidek gure proposamenak jaso nahi ditu. Zelan helarazi? Erraz! Klik bat eginez, aurrean izango dugu behar den guztia: proiektuaren nondik norakoak, arauak, parte hartu ahal izateko eman beharreko datuak (izen-deiturak baino ez dira derrigorrak; gainontzekoak, aukerakoak dira) eta hizki bakoitzeko gure proposamena.

Aipatutako azken egitekoa da, ezbairik gabe, dibertigarriena. Polita da norberaren gustuko hitzak jartzeko aukera izatea, ezta? Edo bere herrian baino ez esaten direnak; edo ez dakit nongo lagun batek esaten dituenak … Are politagoa, hilabete barru euskal alfabetoa irudikatuta ikustea! Bai! Dabidek Instagramen eta Flickr sare sozialetan publikatuko ditu algoritmo sekretu baten bidez aukeratutako hitzen irudiak; eta, hori gutxi balitz, Maite Goñiren #gaurkohitzan erabiliko dira.

Orduan, zer? Animatuko zarete, ezta? Bai, ezta? Politak dira horrelako proiektuak; behin eginda, guztioi gustatzen zaigu ikustea! Ez al dugu bost minutu? Inbertsio moduan hartu! Inbertitu 5 minutu euskara sarean zabaltzen!