You are here

Hilabete batzuk igaro ostean, atzo ezagutu genituen Blogetan! lehiaketako irabazleak. Zinea, kazetaritza, txirrindularitza eta natura.

Ez da lan makala epai-mahaiak egin behar izan duena; izan ere, ez da erraza izan behar 115 izarren artean 5 aukeratzea. Baina lehiaketak horrelakoak dira. Ikus dezagun, beraz, zeintzuk izan diren izarrik distiratsuenak.

  • Kultura kategorian, KLAK…eta blogak irabazi du. Iñaki Gaunaren lana da eta zinemari buruz idazten du.
  • Gizarte eta Politika kategorian, Arma Tiro Klik izan da sariduna. Honetan, Amaia Lekunberri dugu blogari, eta kazetaritza eta fotokazetaritza uztartzea du helburu.
  • Aisialdia kategorian, saria Tropela blogarentzat izan da. Kasu honetan, lan taldeak txirrindularitzaren gaineko informazioa irakurtzeko aukera ematen digu.
  • Zientzia eta Teknologia kategorian, Euskalnatura garaile. Bost biologia ikaslek sortutako bloga, Euskal Herriko natura eta natur zientzia hedatzeko asmoz.
  • Blogari berriaren saria Ikusi makusi… zer ikusi blogak eskuratu du. Honetan ere zinea ardatz, Gaizka Izagirreren eskutik.

Orain bai: ZORIONAK irabazleoi, baita parte hartu duzuen 115ei ere. Eta zergatik ez, euskal blogari guztioi ere ZORIONAK. ZORIONAK eta MILA ESKER egiten duzuen lanagatik, hau da, zeru erraldoia izarrez eta euskaraz betetzeagatik!! Jarraitu horrela!!