Beti pentsatu izan dugu Barnetegia ezberdina dela, baina geuk esateak ez dauka aparteko baliorik. Hori dela eta, ikasleei galdetu diegu, eta zuokin partekatu nahi dugu jaso dugun emaitza. Hona hemen hainbat erantzun!!
“ Berton, hainbeste ordu ematen dugu batera, eta, horrela, jende mota asko ezagutzen dugu.”
“ Barnetegiko giroa desberdina da; jendearen rolloa oso ona da, eta horrek asko laguntzen du.”
“ Denok egoten gara elkarrekin eta euskara ikastea, hortaz, errazagoa da.”
“ Ekintza pilo bat egiten dugu, eta, horrela, ikastea amenoagoa da.”
“Hemen bizi gara, hau da, euskaraz bizi gara.”
“ Barnetegian euskaraz hitz egiteko ohitura hartzen dugu.”
“ Eguneroko hitzak, esaldiak… hobeto ezagutu eta barneratzen ditugu.”
“ Sartu baino lehen, atean bertan, hauxe irakurri nuen: euskaraz bizi gara.”
“ Zornotzako Barnetegia, Euskararen Unibertsitatea.”
“ Egunero denetarik egiten dugu.Egunero lantzen dugu dena.”
“ Lekua itzela da: polita eta lasaia. Zalantzarik gabe, Barnetegia nahiago dut.”
“ Lagun onak egiten ditugu, eta gure arteko harremanak betiko eta euskaldunak dira.”
“ Barnetegia munduko lekurik onena da euskara ikasteko. Horretan da ezberdina.”
“Kanpo ekintzak! Oso garrantzitsuak dira! Eta, gehien bat, pintxo-potea; asko ikasten dugu horretan.”
“ Tratua oso pertsonalizatua da, eta gertutik jarraitzen dute ikasle bakoitzaren ikas-prozesua.”
“Ikasteaz gain, euskal munduan murgiltzeko, lagun euskaldunak egiteko eta ondo pasatzeko aukera ere badugu.”
“ Etxea itzela da eta denetarik daukagu: mediateka, egongela, taberna, ikasgela, ordenagailuak, arbel digitala…”
“ Konpromisoa oso handia da, eta, ondorioz, denbora oso ondo aprobetxatzen da.”
“ Inmersioa lortzen denez, ikasleon helburua arinago lortzen da.”
“ Kanpo ekintzak oso onak dira deskonektatzeko; eta onena da deskoneksio hori ere euskaraz egiten dugula.”
“ Janaria: eginda eta gozoa. Zer gehiago eskatu ahal da??”
“ Ikasten eta irakasten dutenekin kontaktua oso estua da. Nahiz eta jende asko egon, erraza da guztiekin hitz egitea eta harremana sortzea.”
“ Berton errazago ikasten da.”
“ Irakasleak oso hurbilak dira, eta edozein momentutan daude prest ikasleei laguntzeko.”
“Jendeak badaki zertan datorren eta oso irekia da. Hori dela eta, giroa ezin hobea da.”
“ Denok helburu bera daukagunez, elkarren laguntzen diogu.”
“Barnetegia esperientzia bat da. Esperientzia ezin hobea.”
“Hainbeste ordu izan arren, klaseak oso arinak dira.”
“ Gure elkarren arteko konfiantza oso handia da,eta horrek asko laguntzen digu prozesuan.”
“ Euskara naturaltasunez erabiltzen ikasten dugu. “
“ Ebaluaketak oso pertsonalizatuak dira.”
“ Hainbeste ordu dira, beraz, hainbeste ikasten dugu.”
“ Hemengo giroa oso euskalduna da; 24 orduz euskaraz.”
“ Kanpoko mundua ahaztu eta euskara ikasten zentratzea erraza da”
“ Euskaraz pentsatzea erraza da.”
Eta ikasleen ustez, horretan da ezberdina Barnetegia. Oso pozik gaude euren adierazpenak direla eta, eta eskerrak eman nahi dizkiegu. Izan ere, eurak barik hau ez da posible!!
Mila esker zuon jarreragatik eta, batez ere, gugan duzuen konfiantzagatik!!
BENE-BENETAN, ESKERRIK ASKO!!!!