You are here

Miñan

Atzo, ekainak 2, aurkeztu genuen jendaurrean Aurten Bai fundazioak, Guia Pedagogi ikastegiak eta Jakinola elkarteak elkarlanean egindako Miñan proiektu pedagogikoa, eta hemen labur-labur kontatuko dizuegu proiektua zertan datzan.

Zergatik Miñañ? 

Lan hau Jakinola elkarteak antolatzen dituen beste proiektu pedagogikoen artean sartuta dago, eta Miñan liburua horretarako aukeratzeak baditu arrazoi nagusi bi. Bata, istoria bera, Ibrahima Baldek bizi izandakoak ageri direlako bertan. Bestea, hizkuntza. Amets Arzallusek Ibrahimak kontatutakoa idaztiz jaso zuenez, ahozko hizkuntza batean idatzia izan da, eta testu aberatsa eta erraza da ikasle guztientzat, maila edozein izanda ere. Horregatik guztiagatik da proiektu hau, beraz, interesgarria bai formakuntza zentroetan, bai eskoletan lantzeko.

Non aurki daiteke? 

Proiektua elantzen.eus/minan webgunean aurki daiteke, denei irekia eta doan, baita Zornotzako Barnetegiak irakasle eta ikasleentzako sortutako Moodle bertsio batean ere. Biek ala biek, erabat digitalak direnez, edonori zabaltzen diote euskaraz euskara ikasteko bidea; hau da, euskal literatura oinarri hartuta, audio, testu eta ariketekin erabateko murgiltzea ahalbidetzen dio nahi duen orori. 

Nola dago antolatuta?

Liburuko 11 kapitulutik sortutako 11 atal ditu proiektuak, eta euretako bakoitzean, kapitulu horren testua agertzen da, Mai Dufauren irudiek eta Amets Arzallusek berak grabatutako bideoak lagunduta. Horiek oinarri hartuta, ikasleak lexikoa, gramatika, ulermena eta idazmena landu ahalko ditu, nahi bestetan. Horretarako, hainbat ataza egin ahalko ditu, eta ariketa guztiak ikasleak berak bukatu eta berehala zuzendu ahal izango ditu, autozuzenketa dauka-eta. Autozuzenketa horrez gain, Moodleerako bertsioak irakasleek ikasleen aurrerabidea jarraitzea eta kapituluak ikastaroetan sartzeko aukera ere ematen du. 

Zer da sortu duguna?

Elkarlan honetan ibilitako guztien hitzetan, proiektu oso baliagarria, mugazgaindikoa  (Euroeskuladearentzako benetan garrantzitsua) eta mugak ezabatzen dituena da Miñan proiektu pedagogikoa. Mugak zeharkatu ahala sortutako proiektua. Mugazgaindiko partaidetza izan duena. Mugazgaindiko ikasleek erabiliko dutena.

Eskerrik asko, beraz, lankidetza honetan parte hartu duzuen taldekide guztioi: 

Eskerrik asko Euroeskualdeari  eta EEPri proiektua sustengatu duzuelako.
Eskerrik asko La Maison Des Langues Jakinolari, Aurten Bai fundazioari eta Guia Pedagogi ikastegiari.
Eskerrik asko kolaboratzaileei proiektuari bizi-indarra emateagatik.

*Moodle-a erabili nahi izanez gero, jarri harremanetan Jakinolarekin edo Zornotzako Barnetegiarekin.

"Miñan", Amets Azaillus, Jakinola. Aurten Bai - proiektuaren aurkezpena"Miñan", Amets Azaillus, Jakinola. Aurten Bai - proiektuaren aurkezpena