Atzo, apirilak 23, libururik oparitu zenuen? Guk bai! Hain zuzen ere, 7 liburu askatu genituen Zornotzatik.
Liburuaren eguna ospatze aldera, Zornotzako Barnetegiak, atzo, bookcrossing-a jarri zuen martxan. Beraz, badakizue! Alerik topatuz gero, irakurri, berriro ere askatu eta, jakina, horren berri eman web-orrialdean. Ea noraino heltzen diren liburuak!
Gure ekluba dela—eta, aukeratutakoa Maite Toledoren Hemen poesia liburua izan da. Dakizuenez, ekluba duela aste batzuk hasitako ekimena da, irakurzaletasuna euskaraz bultzatzea helburu duena; eta Hemen, irakurtzen ari garen lehenengo liburua. Foroan duen arrakasta ikusita, opari ezin hobea delakoan gaude. Kontatuko diguzue zuoi zer iruditzen zaizuen!
Eta, gure aldetik, horixe da guztia; orain, zuon txanda da. Topatu liburuak eta horren berri eman!! Zabaldu ditzagun euskal liburuak!!