Zubia, eguraldi ona…itzela izan da, benetan, 50.Durangoko Azoka. Zornotzako Barnetegia, zelan ez, aurten ere bertatik ibili da: azoka patxadaz ikusi, nobedade batzuk erosi, euskal giroaz gozatu, alde zaharrean pote eta pintxo batzuk hartu…; badakizue, urteroko hitzordua! Plan ezin hobea abenduari ongi etorria emateko.
Eta, bide batez, han egonda, gure famatuei berba batzuk lapurtzeko ere aprobetxatu nahi izan dugu. Hauxe galdetu diegu: “ZEINTZUK DIRA EUSKARA IKASTEKO ARRAZOIAK?”. Hona hemen erantzunak!
Eta zurea? Zein da zure arrazoia euskara ikasteko?
Mila esker guztioi zuon jarrera eta prestutasunagatik!!!