You are here

HABEREN AZTERKETA EGITEKO GOMENDIOAK

Azterketa garaia heldu da! 

Maiatzaren 2an, 3an, eta 4an idazlana egin beharko dugu B1, B2, C1 eta C2 mailetakook. Badakigu urduritasuna egunaren faktore garrantzitsua izango dela, horregatik, gure gomendioak emango dizkizuegu eguna errazteko. 

Lehenengo eta behin, zer eraman behar dut azterketara?

ZER ERAMAN BEHAR DUT AZTERKETARA?

  • 1.- NANa: nortasun agiririk gabe ezin izango duzu azterketa egin!
  • 2.- Zure azterketa-gunea: HABEren orrialdean agertzen zaizun informazioarekin batera azterketa-gunearen zenbakia ere badago. Ondo begiratu azterketa egunean ez erratzeko!
  • 3.- Bolaluma bat edo gehiago: Idazteko ezinbestekoa izango da bolaluma. Koloreak urdina edo beltza izango dira eta posiblea da ezabatzen diren boligrafoak erabiltzea. 
  • 4.- Tipexa: HABEk tipexaren erabilera baimentzen du, beraz, egin ahalik eta txukunen idazlana. 
  • 5.- Erlojua: azterketa-gelan ez da erlojurik egongo, beraz, komeni da erlojua eramatea. Hori bai! Erlojua ezin da adimenduna izan!


ORAIN ZER?

Eraman beharreko guztia prest daukat, orain zer?

  • 1.- Azterketa eguna, ordua eta gunea ondo irakurri! Lasaiago joango gara azterketa egitera datu horiek kontrolpean baditugu. 
  • 2.- Azterketara denboraz joan! Azterketa ordua baino ordu erdi lehenago bertan egotea komenigarria da. 
  • 3.- Zure azterketa-gunea aurkitu eta bertan lasai itxaron azterketa hasi arte. 
  • 4.- Azterketan egin beharreko guztia ondo eta lasai irakurri, eskatutakoa ondo ulertu behar da. 
  • 5.- Hartu arnasa, eta ekin lanari!


Besterik ez! DOALA ONDO!!

 

AHOZKOA LANTZEKO 2 ASTEKO IKASTAROAK:AHOZKOA LANTZEKO ASTEBURUETAKO IKASTAROAK

Interesaturik al zaude?