You are here

Bukatu da uztailean hasi zen lehiaketa eta badaukagu irabazlea!! ZORIONAK @olatzguinea!!!

Udarekin batera hasi zen, Barnetegian, hiru hilabetez luzatu den Instagrameko lehiaketa, eta guretik pasatu diren ikasle guztiek izan dute parte hartzeko aukera; izan ere, hamabostaldiro, hau da, ikastaroro @Igerrak izan ditugu gurekin, eta Instagramen murgiltzen hasteko oinarriak irakatsi dizkigute. Nahi izan duen ikasle orok izan du, beraz, aukera.

Erronka erraza izan da, oso. Parte-hartzaileek Barnetegia irudikatu behar izan dute, besterik ez. Zehatzago, hauxe izan da irudi batez erantzun beharreko galdera: “Zer da, zuretzat, Barnetegia?” Guztira, argazki batzuk daude eta, egia esan, oso zaila izango zen bat aukeratzea @Igerrak-en laguntza barik; eurak izan dira epaileak, eta @olatzguinea-ren argazki bat aukeratu dute. Zergatik argazki hori? Euren ustez denetarik adierazten duelako: euskara, poza, Barnetegia…

Beraz, bukatzeko, ZORIONAK, @olatzginea!!! Dakizunez, ikastaro bat irabazi duzu Zornotzako Barnetegian!! Eta, @Igerrak, MILA ESKER laguntzearren! Plazera izan da zuokin lan egitea.