You are here

Heldu da eguna!! Azterketa prestatzen hainbeste ahalegin eta denbora eman eta gero, hain urrun zegoen mementoa bertoratu egin da, eta, laster, papera aurrean eta boligrafoa eskuan, idazlana idazten hasteko egongo zarete.

Ez da, beraz, urduri jartzeko unerik aproposena,eta, gainera, ez dago zertan urduritu. Ez duzue zuen esku egon den guztia egin? Orduan, kontzientzia trankil izan behar duzue!! EGON LASAI, mesedez!! Horixe da eman beharreko aholkurik handiena, baina, horretaz gain, badago zer esan egun handiari dagokionez.

Batzuetan, ematen du azterketa eguna heldu orduko eman behar dela eman beharreko guztia, baina horretan txarto gabiltza; izan ere, egunean bertan ere, kontuan hartzeko modukoak izan badira.

Hona hemen, hortaz, Zornotzako Barnetegitik zuokin partekatu nahi ditugun aholkuak:

  1.  Aurreko gauean ondo deskantsatu!!
  2.  Hartu denbora azterketara joan aurretik presaka ez ibiltzeko!!
  3.  Ez bapo jan!! Eta jakin ezazue bananak oso aproposak direla.
  4. Etxetik irten orduko, hartu azterketarako behar duzun guztia!! NA eta boligrafoa derrigor.
  5. Garaiz atera etxetik!! Badaezpada.
  6. Euren onetik ateratako ikaskideak ekidin, azterketa-gelara sartu aurretik!! Ez dizuete ezertan lagunduko eta zuek eurei ere ez.
  7. Komunera joan azterketa hasi baino lehen!! Ez da denborarik galdu behar.
  8. Azterketa jaso bezain laster, izena idatzi!! Ahaztu barik, gero.
  9. Entzun adi bozgorailutik emango diren argibideak!!
  10.  Ondo irakurri eta ulertu egitekoa!!
  11.  Zalantzarik izanez gero, galdetu aztertzaileari!!! Eta gogoratu, galdetzea librea den moduan, erantzutea ere librea dela.
  12.  Idazten hasi orduko, egin eskema!! Ideiak ahalik eta ondoen antolatu behar dira.
  13. Idatzi bitartean, une oro, izan kontuan eskema!! Ez sartu ideia berririk eta ez kendu eskemakorik.
  14. Ondo aprobetxatu denbora!!
  15.  Zuriz geratuz gero, zirriborroan idatzi zerbait!! Horrek asko laguntzen du.
  16.  Soberan daukazuen denbora, birpasatzen eman!!
  17. Azterketa eginda, saihestu “zuk zer idatzi duzu?” galdera!!
  18. Trankil egon eta ahozkoa prestatzen hasi!!! Beharbada, datorren hilabetean beste azterketa bat izango duzu.

Eta gure aldetik, hau da dena!!!
ANIMO, TRANKIL eta ZORTE ON!!!!