You are here

Dagoeneko, hasi da entzuten hainbat eta hainbat gustatzen zaigun esaldi hori: “LASTER OPORRAK!”. Bada, ez da gure kasua! Zornotzako Barnetegian, iaz izandako arrakasta kontuan harturik eta, aurten ere, zuok horrela eskatuta, errepikatuko dugu aurreko Aste Santuko esperientzia; hau da, gurean MAILA GUZTIAK prestatzeko IKASTARO TRINKOAK eskainiko dizkizuegu. Beraz, HABE azterketak edota OPEren bat prestatzeko asmoa baduzue, hauxe da azken bultzada emateko proposatzen dizuegun plana: apirilaren 6tik 11ra (biak barne), euskara bizitzea; baita euskaraz bizitzea ere.

Eguneko, ordu batzuk emango ditugu eskolan, hain zuzen ere, 08:30etik 17:30era. Tarte horretan azterketan eskatzen diren trebetasunak landuko ditugu; jo ta fuego jardungo dugu irakurmena, entzumena, ahozkoa eta idazlana gora eta behera.

Hala ere, aisialdirako ere izango dugu denbora, kanpo ekintzarik gabeko barnetegirik ez baitago. Zornotzako Barnetegian ikasle naturalak eta jatorrak lortu nahi ditugu eta lortzeko biderik onena arratsalderoko kanpo ekintzek ematen digute. Aste Santuan ere oso presente izango ditugu, eta gero, beste ikasle batzuek egin duten moduan, arrazoia emango diguzue: kanpo ekintzak premiazkoak dira.

Hementxe dauzkazue prezioak:

  •  Pentsio erdia, 166,61€
  •  Pentsio osoan, 195,55€

Ikusten duzuenez, opor merkeagorik eta hobeto aprobetxaturik ez dago, beraz, interesatuta egonez gero, badakizue non topatuko gaituzuen.

ANIMA ZAITEZTE!!!