You are here

Hasi berri dugu Esaera Zaharren lehiaketako hirugarren erronka! Badakizue zertaz ari garen? Ea, ba, datozen lerroetan hobeto azalduko dizuegu; eta adi egon, zeren eta sariak oso interesgarriak diren.

Azkue Fundazioak eta Zornotzako Barnetegiak argazki lehiaketa jarri dugu martxan. Esan bezala, lehenengo bi erronkak, dagoeneko, pasatu dira. Hala ere, laburpen moduan baino ez bada ere, esan behar dugu kalitatea egon dela; hau da, animatu direnek fisikoarekin eta izaerarekin lotutako argazki polit eta egokiak igo dituzte Instagramera.

Oraindik parte hartu ez duzuenok, ez arduratu, garaiz zabiltzate_eta oraindik ere. Atzotik hasita eta datorren asteazkenera arte, natura izango da gaia.

Zer egin behar duzuen? Hitz gutxitan azalduta proposatutako gaia edota erronkarekin lotutako argazkiak Instagramera igo, adierazi zein esaera zahar irudikatzen duten eta jarri beharreko traolak idatzi (#euskara #esaera_zaharrak #esaera_natura; azken hau astero aldatzen da). Eta zelan ez, @azkuefundazioa-ren eta @zbarnetegia-ren jarraitzaileak izan behar zarete (Informazio zehatzagorik Azkue Fundazioaren web orrian topatuko duzue).

Ea! Sarea euskalduntzearen truke, 100 euro Fnac-en gastatzeko, ikastaro bat Zornotzako Barnetegian edota Labayru Hiztegi bat irabazteko aukera; nork ez du horrelakorik nahi? Anima zaitezte!!