Usted está aquí

Uda bukatzen ari da, eta kontuak egiteko momentua da. Agian udari lotutako honako datu hauek interesatzen zaizkizu:
 
  • 6 ikastaro trinko, bakoitza 12 egunekoa
  • 403 ikasle izan ditugu eta horietatik 45ek gutxienez 2 ikastaro egin dituzte, eta batzuek 4 ere egin dituzte! 
  • 20 herrialde desberdinetatik etorritakoak, adibidez: Erresuma Batua, Italia, Polonia, Zeelanda Berria, Alemania, Frantzia, Georgia, Eskozia, Herbehereak, Maroko, Argentina, Uruguai, Bolivia, AEB, Venezuela…
  • Gazteena 15 urtekoa izan da, eta nagusiena 72 urtekoa 
  • A0 mailatik C1 mailara
  • Barazkijaleak, orojaleak, zeliakoak, beganoak… Barnetegiko sukaldariek mota guztietako janaria eskaintzen dute!
 
Euskal Etxeetako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikasleak ere izan ditugu. Besteak beste, Mallorcakoak, Bartzelonakoak, Madrilgoak, Valladolidekoak, Castellókoak, Bordelekoak, etab. Gainera, munduko hainbat unibertsitatetako ikasleak ere izan ditugu, Etxepare Institutuak bideratuak. 
 
Ikastaro trinkoak izan dira, egunero 8 eskola-ordukoak. Lan eta ahalegin handia dakar horrek, batez ere udan, baina gure ikasleak adoretsuak izan dira eta ez dute indarra falta izan arratsaldeetan irteerak egiteko eta Euskal Herria eta bertoko kultura ezagutzeko: Bermeo itsasontziz ezagutu dute, Bilbo, Balmaseda, Lekeitio, Durango, Gernika, Añanako Gatz Harana, Urdaibai…
 
Denetariko tailer eta ikastaroak izan ditugu, esaterako, txalaparta tailerrak eta Ken Zazpi taldeko Jon Frescok gidatutako bateria ikastaroak, euskal dantza ikastaroak, yoga, kanoa irteerak Urdaibain… eta beste hainbeste jarduera ere, barnetegian eskolaz kanpoko ekintzen zerrenda luzea da eta. 
 
Eskerrik asko gurekin izan diren ikasle guztioi, esperientzia aberasgarria bizi izana espero dugu. Geuk ere asko ikasi dugu zuekin!
 
Agur eta hurrengo udara arte!