Usted está aquí

urte berri on! - euskeraz

Negua hasi da eta urtea badoa, 
logelak zarratu, ikasgelak itxi,
ikasleei agur esan eta bagoaz.
Bukatu da abenduko ikastaroa!

Gabonak bidean, hotza kalean,
senideekin egon nahi
baina, batzuk, ezinean.
Zaindu gaitezen, 
eta zaindu ditzagun besteak,
ahalik eta ondoen has dezagun datorren urtea.

Erregeen ostean hasiko gara berriro martxan.
Bai, bai, urtarrilaren 10ean!

Beraz, gogoratu,
euskaraz bizi nahi baduzue datorren urtean,
zabalik izango dituzuela, gure etxeko ateak.

Hau izan da urtea agurtzeko,
errima eta neurri librean,
zuentzat egin dugun bertsoa.

Buka dezagun!

Urtarrilean berriz elkartuko garelakoan,
jaso itzazue gure esker ona eta agur beroa.
Ondo bukatu urtea, 
eta hobeto hasi hurrengoa;
ez jan turroi gehiegi, 
eta izan zaitezte zintzoak!!!

Bitartean gurekin kontaktuan jartzeko:
e-posta: info@zornotzakobarnetegia.eus