Urte batzuk pasa dira Hitzez eta Ahotsez lehenengo ediziotik . Bai, jaun-andreok, denbora berez igarotzen da, eta konturatu orduko, bosgarrena heldu zaigu. Zuotariko askok soberan ezagutzen duzue egitasmoa, baina zer den ez dakienik ere egon ahal denez, hona hemen gure definizioa: Durangon auzolanean egiten den ekimen literarioa, ilusioz betetakoa eta, benetan ere, berezia. Erakargarria, ezta? Ba, maiatzaren 4ra arte luzatuko da gaur bertan, urtarrilaren 26an, hasiko den Lurra, Hitzez eta Ahotsez; eta onena da denok gaudela gonbidatuta. Animatuko gara, ezta? Gu geu, bai!
Eta lurra izanda oraingo gaia, nor aproposagoa Jakoba Errekondo baino ekimena zabaltzeko? “Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”. Ikusten duzuenez, indartsu dator hizlaria Durangoko Arte eta Historia Museora.
Hurrengo ekintzak, ordea, Bizenta Mogel Liburutegian izango dira; hain zuzen ere, otsailaren 21ean, martxoaren 21ean eta apirilaren 20an. Lehenengo egun bietarako, solasaldi dialogikoak prestatuko dizkigute Hitzez eta Ahotsez-eko neska-mutilek; eta hirugarrenerako, ipuin-kontalaria.
Hala ere, gu maiatzaren 4aren zain egongo gara irrikan. Antolatutako ezeri garrantzia kendu barik, guretzat hitzez eta ahotsez azaldu ezin daitekeen zerbait da Jendaurreko Irakurketa. I-TZE-LA! Bizi beharrekoa, Plateruenean pilatzen den berotasuna.
Interesgarria da, horrelakoetan, egitaraua eskura izatea; beraz, izan dezagun!
Urtarrilak 26 HITZALDIA
Hizlaria: Jakoba Errekondo
Gaia: "Lurretik landareak, landareak lantzetik gu jantzi”
Ordua 19:00
Lekua: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Otsailak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka
Martxoak 21 SOLASALDI DIALOGIKOA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka
Apirilak 20 IPUIN-KONTALARIA
Ordua 19:00
Lekua: Bizenta Mogel Biblioteka
Maiatzak 4 JENDAURREKO IRAKURRALDIA
Lekua: Plateruena Kafe Antzokia
Eta beste barik: Gora Euskal Lurra! Gora Euskal Literatura! Gora Hitzez eta Ahotsez!